Zaramaga, 1959. Gaueko zaindariak ezbehar bat izan du eta ezin du bere ibilbidea amaitu. Hari laguntzeko, auzoko kaleetan barrena ibili beharko duzue, Zaramagako hainbat denda eta leku enblematikotara eramango zaituzten aztarnei jarraituz. Puntu bakoitzean erronka bat izango duzue zain; hori gaindituta, aztarna berriak aurkituko dituzue eta galdutako giltzak berreskuratuko dituzue. Auzoko merkataritza eta historia ezagutzeko abentura bat, taldean lan eginez Zaramaga egunsentirekin batera iratzar dadin.